Nondik hasi?

Gaurko sarrera negozioa edota saltokia  sare sozialetan barneratu edota hauen bidez bideratu nahi dutenei zuzenduta dago.

Sarritan, sare sozialetan hasi berriak izanez gero, ez da jakiten nondik hasi, zalantzak izaten dira sortu beharreko perfilak zeintzuk izango diren aukeratzean eta horietatik zeinek duen lehentasuna erabakitzerako orduan.

Lehenik eta behin, argi izan behar da sare sozialen bidez bezeroenganako lortu nahi dena, lehen estimulua lortzea erraza baita, baina engagment (marka/produktuarekiko interkazio eta jarraipena) deritzoguna lortzea ez da horren erraza. Beraz, kontutan hartu behar da lortu nahi den helburura iristeko horiengan eragin nahi den estimulu hori zein izan behar den. Estimulu hori ez da sekula mezu hutsa izan behar, publikoarekin interakzioa lortu behar da, enpatia, beraiek nahi dutena eman behar zaie, entzun egiten ditugula erakutsi.

Asko eta anitzak dira bezeroekin zuzeneko harremana eta interakzioa lortzeko erabili daitezkeen sare sozialak, denak lirateke erabilgarri erabilera ona emanez gero, baina ez litzake zuzena denak batera sortzea, sare sozialek denbora asko eta jarraipena behar baitute.

Izan ditudan lan esperientzia eta esperientzia partikularren arabera, hiru dira egingo nituzkeen perfilak, sare sozial bat eta plataforma bi. Facebookeko fanpage-az edota orrialdeaz, mikroblogging plataforma esanguratsuena den Twitterrez eta blog bat sortzeaz ari naiz. Eta zergatik hiru horiek? Banan banan aztertuko ditugu ondoko paragrafoetan.

Gerar Girbesi Flickretik hartua

Gerar Girbesi Flickretik hartua

Facebookaren kasuan zalantza bat sortu ohi da, “zergatik sortu orrialde edota fanpage bat? Zergatik ez perfil arrunt bat sortu?”. Facebooka sare sozial pertsonala da, han idazten ditugu gure burutapenik pribatuenak, haara igotzen ditugu gure momentu berezietako argazkiak…eta askori ez zaigu gustatzen edonork ikustea, hare gutxiago ezezagun batek horren berri izatea. Beraz, orrialde bat jarraitzeko gonbidapena jasotzen dugunean erosoago sentitzen gara, ez baitugu informazio pribaturik elkarbanatzen horiekin, guk Facebookeko pribatutasunean ezarrita daukagunaren araberakoa (perfileko argazkia lagunek soilik ikustea, edota lagunen lagunek ikusi ahal izatea, tabloian idazten duguna kontaktuek bakarrik ikustea…) izango da orrialde hori kudeatzen dutenek zure perfiletik ikusi dezaketeena.

Fanpage batean zailagoa da “gustoko dut”-ak lortzea perfil baten bidez kontaktuak lortzea baino, baina modu horretan ez da jendearen pribatutasunik bortxatzen, gainera, lortu nahi den publikoa guregana hurbiltzeko tresnak dauzka Facebookek, nahiko merkeak diren publizitate kanoainak dauzka eta (kanpaina hauek nola kudeatu jakin nahi izanez gero idatzi lasai iraitz89@yahoo.es-era).

Twiter -mikroblog plataforma ezagunena- oso baliagarria da jarraitzaileak lortu eta horiekin interakzioa lortzeko. Ez dakizuenontzat, mezu laburrak idazteko tresna bat da, 160 karakteretan Facebookeko edota blogeko azken postaren berri eman dezakezu, zuk eskaintzen dituzun zerbitzuak behar dituztenei jakinarazi, zure antzeko perfilak jarraitu, edota besteak beste zure arloko zerrendetan agertu. Gainera, Facebookak baino tresna erabilgrriagoak dauzka, hastag/traolak oso erabilgarriak baitira bilketetan gure mezuak agertzeko, esate baterako.

Blogari deritzonez -blog zerbitzu asko daude, nik WordPress-en egingo nuke kontua, erabiltzeko erraza da eta diseinu politak ditu-, jendearekin bat egiteko modu zuzenetako bat da. Nahi duzun beste gauza kontatu diezaiokezu irakurleari, zure enpresak zer egiten duen kontatzeaz aparte, enpatia sentiaraziko dien kontuez idatzi daiteke. Esate baterako, demagun taberna bat daukagula, eta gurera jende gehiago hurbildu dadin interneten lekutxo bat egitea erabakitzen dugula. Facebookean gure eguneko menua zein den esan edota pintxo bereziren baten argazkia igo dezakegu, Twitterrekin berdin, gonbidapena luzatuz gurera etortzeko, baina blogaren bidez tabernan izandako bizipenez hitz egin dezakegu, edota pintxoen errezetez, taberna aurkitzen den herri edo hirian gertatutako jazoera historikoren baten inguruan…

Hau da, nire iritziz beti ere, enpresa/negozio bat sarean sartzeko emango nituzkeen lehen pausuak, eta gero apurka apurka ikusten joan ea beste sare sozial edota plataformaren baten beharra dagoen.

Besterik ez lagunok! Zalantzarik izanez gero idatzidazuebat iraitz89@yahoo.es-era 😉

Eta ez ahaztu, interneten ez bazaude, ez zaude…beraz ekin saretzeari!

iraitzmadariaga -ri buruz

Iraitz Madariaga dut izena, 1989an jaiotako lekeitiarra nauzue. Kazetaria eta Social Media Managerra naiz, argazkilaria batzuetan, poeta bestetan, irratian aldizka... Eta orain hemen nabil, social mediaren inguruan euskaraz idazten eta horren inguruko zerbitzuak eskaintzen! Hemen dauzkazue nirekin kontaktuan jartzeko pare bat modu: -Tlf. znbk. 662281049 -E-maila: iraitzmadariaga@gmail.com
Post hau Social media atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s