YouTube: Irudien garrantzia

YouTube, logoa

YouTube, logoa

Betidanik entzun izan ohi dugu irudi baten mila hitzek baino gehiago balio duela, eta denok bat gatozelakoan nago. Askoz ere errazagoa egiten zaigu blogeko sarrera bati edota egunkari digitaletako albisteei heltzea tartean bideoren bat egonez gero.

Erakargarriagoa izateaz aparte, errazago geratzen zaigu memorian bideo bat testu bat baino, beraz, duzun enpresa mota duzula, zergatik ez egiten duzuna bideo bidez erakutsi?

Idatziz adieraztea baino errazagoa litzateke, baita sinesgarriagoa ere. Gainera, gaur egun dauzkagun erraztasun teknologikoak direla eta, ez da hain zaila mota horretako lanak burutzea, bestela, horretaz dakien batekin lan egiteak mereziko luke. Sare sozialek azkar eta erraz zabaltzeko aukera ematen dute.

Jendeari egiten duguna erakutsiaz aparte, posizionamenduan laguntzen du, modu azkar batean SEO posizionamendua hobetzen dute YouTubeko bideoek eta. Horretaz aparte, aurreko sarrera batean aipatutako engagementa indartzeko oso baliozkoak dira, hurbiltasuna adierazten baitiegu paintailaz bestalde dauden horiei, nor garen erakusten diegu, zer egiten dugun eta beraiengana iristeko bide zuzen eta azkarra da eta.

Baina nola hasi bideoa egiten?

Lehenik eta behin ideia zein den argitu behar duzue, zer nahi duzuen lortu, helburu bat eta gero hortik kontatu nahi duzuen istorioa pentsatu eta gidoi batean isladatu. Eta gogoratu, umore puntu bat izanez gero (honek ez du nahi esan txiste bat kontatu behar denik…) are hobea izango dela jendearen jarrera, lehen segundutik erakarriz gero hurrengo bideoaren zain izango baitira.

Non grabatuko den erabakitzeak ere bere garrantzia du, bideoa korporatiboa izatea nahi bada, enpresaren zantzuak izan behar baititu.

Beti pentsatu izan dut errazago ikasten dela adibide praktikoak tartean izanda, beraz, Lea Artibai Ikastetxean lan egiten nueneko bideo bat jarriko dizuet aztergai.

Bideo honen atzean gidoi bat dago, zer kontatu, non grabatu eta baita nortzuekin egin ere. Aztertu bideoa eta ikastetxearen YouTubeko perfil korporatiboa zelakoa den (garrantzitsua baita sare sozial ezberdinetan profila enpresarena dela argi geratzea, hau da, korporatiboa izatea) eta ikusi zer probetxu atera diezaiokezun.

#ONegin 😉

Advertisements

iraitzmadariaga -ri buruz

Iraitz Madariaga dut izena, 1989an jaiotako lekeitiar saltsera bat nauzue. Kazetaria eta Social Media naiz, argazkilaria batzuetan, poeta bestetan, irratian aldizka...Eta orain hemen nabil, social mediaren inguruan euskaraz idazten eta horren inguruko zerbitzuak eskaintzen! Hemen dauzkazue nirekin kontaktuan jartzeko pare bat modu: -Tlf. znbk. 662281049 -E-maila: iraitz89@yahoo.es
Post hau Social media atalean eta , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s