Marka Pertsonala eta Nortasun Digitala

Askotan entzuten diren kontzeptu bi dira, baina ba al dakigu zer diren? Zaintzen al ditugu? Horren garrantzitsuak al dira? Eta badira, zer egin horiek egokiak izateko? Hori izan da orain gutxi lanera bidean lagun batekin izan nuen elkarrizketa.

Lagun honek ez du sare sozialik, ez, bakar bat ere ez. Errespetua ematen dio edozein sare sozialetan kontua zabaltzeak. Ez da horren arraroa, zure inguruan galdetuz gero batek baino gehiagok esango dizu berdina, eta gehienek izango dute arrazoi bera.

la-identidad-digital_1_643692

Bizitzari ikara ematen dio ikarak bizia izateak, ikarari bizia bizitzak ikara izateak -duela urte asko neuk idatzia-. Ezezagunarekiko beldurra izatea normala da gizakiongan, naturala den zerbait. Baina askotan ikara ematen digun hori arakatzea izaten da horrekiko ikara uxatzeko bidea.

Gaur egun ia beharrezkoa da sarean presentzia izatea. Berdin da zein adin izan edota zein arlotan egin nahi duzun lan, interneteko sarean egon beharra dago, norbait kontratatu behar denean curriculuma eta gero begiratzen den lehen gauza bilakatu baita. Ziurrenik, elkarrizketa batetik baino informazio gehiago atera daiteke ezezagun baten sare sozialetatik; zaletasunak, besteekiko harremanak, idazteko modua eta beste hainbeste ziber-jarrera. Hala ere, zeu izan behar zara besteek irakurtzen dutena neurtzen duena.

Zer esan nahi dut? Bada, komunikazio bide horietatik zuk nahi duzuna zabaltzeko eskubidea duzun modura, horiek noraino iritsi daitezen erabakitzeko eskubidea ere badaukazula. Pribatutasunaz ari naiz, sare sozial guztiek daukate pribatutasunaren atal bat ezarpenetan. Horien bidez edozer erabaki dezakezu, zure mezuak nor irakurri ditzakeen, zure argazkiak nor ikusi ditzakeen… Beraz, garrantzia handia du horiek erabiltzen ikasteak, ikara kentzeko alde batetik, eta nortasun digital on bat sortzeko bestetik.

Marka pertsonala nortasun digitalaren bidez eratzen da, hau da, zuk besteek zugandik jakitea nahi duzun hori interneteko tresnen bidez ikusarazten da, eta besteen uste hori da zure marka pertsonala. Egiten dituzun lanak, dauzkazun iritziak edota zuk enpresa bati eskaini diezaiokezun hori zer den frogatzeko tresna erabilgarriak dira, beti ere sare sozial bakoitzak zertarako balio duen gogoratuz, guztietan mezu berdinak zabaltzea ez bailitzateke erabilera on bat izango.

Indar handia izan dezakete lan munduan sartu edota lana bilatzerako orduan, baina erabilera txarra emanaz gero, ezabatzea zaila izan litekeen orban bilakatu daiteke. Beraz, arakatuz ikara kentzea ondo dago, baina sare sozialak erabiltzen ez jakin ezean, onena aurretiaz formazioa jasotzea litzateke. Ondoren, behin merkatua ezagututa, ondo pentsatu egokienak liratekeen tresnak zeintzuk diren eta horien bitartez zer zabaldu. Estrategia plan bat egitea ere ez legoke bat ere gaizki, eta nondik hasi ere ez badakizu idatzi iezadazu aholku eske iraitz89@yahoo.es-era, gustura erantzungo dizut 😉

iraitzmadariaga -ri buruz

Iraitz Madariaga dut izena, 1989an jaiotako lekeitiarra nauzue. Kazetaria eta Social Media Managerra naiz, argazkilaria batzuetan, poeta bestetan, irratian aldizka... Eta orain hemen nabil, social mediaren inguruan euskaraz idazten eta horren inguruko zerbitzuak eskaintzen! Hemen dauzkazue nirekin kontaktuan jartzeko pare bat modu: -Tlf. znbk. 662281049 -E-maila: iraitzmadariaga@gmail.com
Post hau Social media atalean eta , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s