Transmedia: Zer da eta zertarako balio du?

Baliteke sekula hitz hori entzun ez izana, edota entzun izan arren zer den ez jakitea, baita zer den ulertu baina azaltzen ez jakitea ere. Digitalizazioaren etorrerari emandako erantzun bat da, hauen agerpenak eragindako premia bat asetzera etorria. Baina nola definitu?5095024366_a67fe0370a_b

Nik horrela definituko nuke: Eduki edota gai bat sakondu eta bere osotasunean ulertu ahal izateko bide bat plataforma, euskarri eta kanal ezberdinen bidez (offline eta online bidezkoak) baina gune berean informazioa pilatuz, horietako bakoitzak gainontzekoak osotzen dituelarik.

Plataforma, euskarri edota sare sozial bakoitzak bere funtzioa du. Facebooken sarrera luzeak idatzi ohi dira, Twitterren laburrak eta jario jarraikor batekin, egunkari digitaletan nahi besteko luzeera dutenak… Eta garai batean, gai baten inguruan interesa zuenak bilatu behar zuen horren inguruko informazio guztia. Transmediari esker, bada, lan hori erraztu egiten da, eginda dator askotan.

Esate baterako, demagun telebista ikusten ari garela, pantailari so gaude mugikorra edota ordenagailua (edo biak) aurrean ditugula eta esaten ari direnaren inguruan gure iritzia eman edota ikusten ari direnek deritzotena jakin nahi dugula. Ba gaur egun posible da transmediari esker, telesail, film edota eztabaida programa gehienetan agertzen baita, esate baterako, Twitterren horren inguruan hitz egiteko erabili beharreko traola (#). Baina non dago transmedia hor?

Bada, eztabaidagarri iruditzen zaizun gai hori jarraitzen ari zara bi plataformaren bitartez (telebista eta mugikorra/ordenagailua) eta gainera, ziurrenik, Twitterreko mezuak beste euskarri batzuez osaturik joango dira. Baliteke eztabaidatzen ari zaren edo diren (zuk ez daukazu zertan zuzenean parte hartu) gai horren inguruko albisteren bat partekatzea gai horren aurrekari gisa edota beste ikuspuntu bat ezagutarazteko, edota bideo bat edo beste mota bateko euskarri informatibo bat. Eta informazio guzti horri esker zure gai horrekiko ezagutza handiagotuko da, sakondu egingo duzu gai horren inguruan.

Hori da Transmedia. Baliagarria da oso, bai gai bat zuk osotzeko edota gaian sakondu ahal izateko. Gainera, aurrerago esan bezala, lana errazten du. Adibidez, egunkari askok bere Twitter kontuko jarioa izaten du webgunean, esate baterako duela hiru aste jazo zen hegazkin istripua bezalako gertaeraren bat dagoenean zuzenean erretransmititzeko, bitartean egunkaria irakurri dezakezularik, edota horren inguruko elkarrizketa baten bideoa ikusi edota podcast-a entzun.

Modu horretan interesatzen zaizun gaiaren sarean zaude, komunitatean, zu sarean zehar informazioa bilatzen ibili behar izan gabe, pare bat klik egin eta nahi duzun horren inguruko informazio guztia eskuratuz.

Espero dut lagungarri egin izana! Besterik gabe, hurrengora arte eta gairen bat proposatu nahi izanez gero edota zerbitzuren bat behar izanez gero arakatu nire webgunea eta jarri nirekin kontaktuan: www.iraitzmadariaga.eus 😉

Eta gogoratu Twitter eta Facebook-en ere aurkituko nauzuela! 🙂

iraitzmadariaga -ri buruz

Iraitz Madariaga dut izena, 1989an jaiotako lekeitiarra nauzue. Kazetaria eta Social Media Managerra naiz, argazkilaria batzuetan, poeta bestetan, irratian aldizka... Eta orain hemen nabil, social mediaren inguruan euskaraz idazten eta horren inguruko zerbitzuak eskaintzen! Hemen dauzkazue nirekin kontaktuan jartzeko pare bat modu: -Tlf. znbk. 662281049 -E-maila: iraitzmadariaga@gmail.com
Post hau Social media atalean eta , , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s