Landing Page

Gaur egun, oso ohikoa da mundu -edo unibertso esan beharko?- digitaleko kontzeptu gehienak ingelesez aurkitzea: Fan Page, Hosting, Post, Target, Brandig, Inbound Marketing… Landing Page ere horrenbeste aldiz entzun eta zer den azaltzen ez dakigun ingelesezko kontzeptu horietako bat da, hori dela eta, sarrera honetan kontzeptu hau definitu eta eta horri eman beharreko erabilera azaltzen saiatuko naiz, euskaraz, betiko legez.

Andrew Pescod-i Flickr-etik hartutakoa

Andrew Pescod-i Flickr-etik hartutakoa

Kontzeptua hitzez hitz itzultzen badugu, “lurreratze orrialdea” litzateke Landing Page bat, hala ere, ez du zentzurik galtzen bat bateko itzulpen honekin. Lurreratze orrialde bat produktu, zerbitzu edota zerbait eskaintzerako orduan, mezua ikusten ari den norbanakoa bideratzen den atariari deitzen zaio, webgune edota blog bat izan ohi dena. Adibidez, imajinatu zapata denda batek iragarki bat jartzen duela Facebooken eta iragartzen duen produktua erosteko baliabide guztiak dauden atarira -webgunea edota bloga- eramaten zaituela klik bakar batez, atari hori litzateke lurreratze orrialdea.

Oso garrantzitsua da gure marka edota nortasunaren inguruko informazio guztia biltzen duen atari bat izatea, baita bezeroak erostea nahi dugun hori modu errazean adieraztea ere. Sare sozialen bidez ezagutarazi zenezake zure burua, baita eskaintzen dituzun zerbitzuak edo zure markaren produktuak ere, baina saltzen duzun hori leku egonkor batean egon behar da kokatuta, sare sozialetako mezuak beste mezu batzuek estaltzen baitituzte denbora gutxian.

Are garrantzitsuagoa da, ordea, atari hori sare sozialekin lotuta izatea, modu horretan, zure kontuak jarraitzeko aukera zuzena ematen diezu erabiltzaileei, baita zure atariko informazioa zuzenean sarean elkarbanatzekoa ere. Horretaz aparte, sare sozialen bidez erraza da jendea nahi duzun leku horretara eramatea, bidea erakusteko tresna dira.

Ondoko hauek lirateke erabiltzaileak bideratu nahi dituzun atariak izan beharko lituzkeen ezaugarri nagusiak:

  • Titulu erakargarria
  • Eduki multimedia
  • Formulario bat izatea (erabiltzaileen datuak lortzeko)
  • Eduki argia eta sinplifikatua, eta batez ere originala
  • Sare sozialetara lotua

Horrelako atari bat sortzeko hainbat baliabide daude sarean, doakoak, ordainpekoak… Norberak modu errazean egiteko aukera zabala dago. Hala ere, zu zeu moldatzen ez bazara badakizu, jarri nirekin kontaktuan eta lagunduko dizut behar duzun hori lortzen! 😉

www.iraitzmadariaga.eus

iraitzmadariaga -ri buruz

Iraitz Madariaga dut izena, 1989an jaiotako lekeitiarra nauzue. Kazetaria eta Social Media Managerra naiz, argazkilaria batzuetan, poeta bestetan, irratian aldizka... Eta orain hemen nabil, social mediaren inguruan euskaraz idazten eta horren inguruko zerbitzuak eskaintzen! Hemen dauzkazue nirekin kontaktuan jartzeko pare bat modu: -Tlf. znbk. 662281049 -E-maila: iraitzmadariaga@gmail.com
Post hau Social media atalean eta , , , , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s