Testamentu digitala

Inori ere ez zaio gustatzen testamentuan jarriko lukeenaz pentsatzea, heriotzak gai tabua izaten darrai, baina arinago edo beranduago aurre egin behar zaion afera bat da, ez al da hala?

testamento-300x224

Gauza materialak heredentzian uztea zaila izan ohi da,  zenbat familia haserretu ote dira odoleko bat hil ostean, batari edo besteari gehiago edo gutxiago utzi diola eta… Baina gauzak digitalak direnean zer gertatzen da? Zer pasatzen da sarean zehar sortu eta elkarbanatu dugun eduki digital horrekin guztiarekin? Heredatu daiteke?

Ba bai, gaur egun posible da hil ostean zure sareko informazio guztiaren kargudun egingo den norbait izatea, Tellmebye izeneko enpresak lagunduko dizu zeregin horretan. Tellmebye sare sozial itxura duen web orri bat da eta bertan, zure konfidantzazko pertsonak aukeratu eta “heredatu” edo transferitu nahi duzun sareko edukia -blogak, sare sozialak eta hauen pasahitzak- zein den adierazi dezakezu, eta haukeratutako pertsona horiek zu gaixo zaudela edo hil zarela adieraztea, bertan gordetako informazio guztia eskuratuko dute.

Eta hori zertarako? pentsatuko duzue batzuk, zer lortzen dugu horrekin? Ba sare sozialek zure informazioarekin nahi dutena egin ez dezatela, oso zaila baita horiek kontuak ezabatu eta eskatuz gero sortutako edukiak ematea. Izan ere, zer gertatzen da eduki digital guzti horrekin behin horien kargu egin ezin dugunean?

Antza denez, ez dira ezabatzen, baina eskuraezinak bilakatzen dira, normalean ez baitizkiogu inori esaten zeintzuk diren gure gako eta pasahitzak. Beraz, eduki guzti hori galtzeko arriskua egoten da, eta enpresak berarentzako hartu ditzake gainera, horiek eskuratzea are zailagoa eginez. Gainera, leku asko okupatzen du informazio guzti horrek, zerbitzarietan geratzen dira eta, hortaz, mantendu egin behar da hori ere, kostu bat suposatzen duelarik.

Horren adierazle argi bat da, adibidez, Facebookeko erabiltzaileen artean, 30 milioi kontu hildako jendearena izatea, eta hor geratzen da horien informazio guztia, enpresaren jabetzan. Ba imajinatu zenbat sare sozial eta kontu digitalekin gertatuko den hori…

Beraz, pentsatzeko modukoa da testamentu digital bat egitearen ideia, ezta? Arakatu ezazue aipatu dizuedan orrialdea eta zeuk erabaki, notarioaren aurrean balioa duen dokumentua eta guzti sortu dezakezu horren bidez gainera! 😉 Ikusi hemen: Tellmebye.

iraitzmadariaga -ri buruz

Iraitz Madariaga dut izena, 1989an jaiotako lekeitiarra nauzue. Kazetaria eta Social Media Managerra naiz, argazkilaria batzuetan, poeta bestetan, irratian aldizka... Eta orain hemen nabil, social mediaren inguruan euskaraz idazten eta horren inguruko zerbitzuak eskaintzen! Hemen dauzkazue nirekin kontaktuan jartzeko pare bat modu: -Tlf. znbk. 662281049 -E-maila: iraitzmadariaga@gmail.com
Post hau Sin categoría, Social media atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s