Batzuek jakingo duzue YouTubetik bideoak nola jeisten diren, baina beste batzuk aho zabalik geratuko zinatekete zein erraza den ikustean. Hala ere, gutxi batzuk baino ez dakiten trikimailu gehiago dauzka sare sozial honek. Nik horietako batzuk aurkitu ditut sarean arakatzen. Hemen dituzue nire aburuz erabilgarrienak direnak 😉
- YouTubeko bideoak deskargatu: Demagun YouTuben bideo bat ikusi duzula eta deskargatu egin nahi duzula, ba OSO erraza da, link edo estekaren hasierako hiru W-ak eta puntua (www.) ezabatu, horren ordez “ss” idatzi eta formatu ezberdinetan jeisteko aukera emango dizu, audio hutsa, bideoa tamaina ezberdinetan…
- Bideo batekin GIF bat sortu: Aurreko puntua bezain erraza da, kasu honetan ez da ezer ezabatu behar, nahikoa da estekan “youtube” hitzaren aurretik “GIF” hitza txertatzea. Imajinatu esteka hau dela: “https://www.youtube.com/watch?v=SVcpoAtJ4nM“, GIF bilakatzeko hau izan beharko litzateke “https://www.gifyoutube.com/watch?v=SVcpoAtJ4nM“, beste webgune batean irekiko zaizu bideoa, bertan moldatu ahal izango dituzu GIFaren ezaugarriak, bideoaren zein zatirekin egin, iraupena…
- Kontuak bilatzeko: Askotan pertsona zehatz baten YouTubeko kontu bat aurkitu nahi eta hitz gakoekin ez zaigu lehen lerroetan agertzen, ba bilatzen duguna traolarekin sartuz gero, adibidez bilatzailean #McOnak sartuz gero, taldearen orrialdea agertuko zaigu zuzenean.
- Bideoa MP3 bilakatu: Lehenengo puntuarekin ere egin dezakezu, baina beste modu bat Peggo orrialdean sartu eta zuzenean nahi duzun esteka bertan sartuta egitea litzateke.
- Erreprodukzio zerrendak: Solon orrialdean sartu eta plataforma ezberdinetako bideoen playlist edota erreprodukzio zerrendak sortu ditzakezu era errazean.
- Karaokearen APPa: Musicxmatch izeneko doako APP bat dauka Chromek, bertan 7 milio subtitulotik gora aurkituko dituzu, 32 hizkuntza ezberdinetan, YouTubeko bideoekin abestu ahal izateko.
- YouTuberen “layout” berria: YouTubek bere “layout” edota diseinu berria erabiltzeko aukera ematen dizu test batzuk erantzuten badituzu, horrela, beraiek erabiltzaileen gustuen berri dute, eta zuk diseinu berria eta beste onura batzuk izango dituzu eskura 😉
- Haurrentzako babesa: Haurrek bideo zehatz batzuk ez ikusteko APP bat du YouTubek, YouTube Kids du izena eta erabiliz gero, haurrak lasai aski ibili daitezke bideo artean arakatzen.
- Bidali bideoak nahi duzun minututik: Askotan gertatzen zaigu, lagun batek bideo baten zati bat ikustea nahi dugu eta minutuak apuntatzen ditugu, ba ez da beharrezkoa! Zanpatu “control” tekla eta klikatu eskuineko botoiarekin elkarbanatu nahi duzun bideoaren une horren gainean, ondoko irudiko menua agertuko zaizu eta “kopiatu bideoaren URLa uneko orduan” aukeratu.
- Kendu iragarkiak: Chrome erabiltzen baduzue, Adblock for YouTube luzapena aktibatzearekin nahikoa izango da bideoak ikusten ari zaren artean iragarkirik ez ikusteko.
Espero dut 10 trikimailu hauek erabilgarri izatea! Aholku edota zerbitzu gehiago behar izanez gero jo www.iraitzmadariaga.eus orrialdera! 🙂