Oso ohikoa da marketinaren inguruan ingelerazko kontzeptuak erabiltzea, hala ere, betiko estrategia eta kontzeptuak izaten dira baina beste era batera izendatuta, hitz dotoreak erabilita. Horien adibide dira sarrera honetan aipatuko ditudan kontzeptu biak: Storytelling eta Storydoing.
Storytelling sarri entzuten dugun kontzeptua da, eta berritzailea ematen badu ere betidanik erabili izan den estrategia baten aurrean gaude. Marka askok erabiltzen duten teknika bat da; marka baten balioak, onurak eta izaera publizitatearen bidez transmititzean datza, horretarako istori bat kontatuz.
Mota horretako iragarkiek zuzenean konektatzen dute bezeroarekin, jendearen sentimenduekin bat egiten dute horiek markarekin identifikatuta sentitu eta, horrela, hori kontsumitzen hasi edota jarraitu dezaten. Coca Cola-ren iragarki hau da adibide argi bat:
Baina tendentzia guztiekin gertatzen den bezala, atzean geratzen dira berriek aurrea hartu diela eta. Storytelling-aren kasuan, Storydoing-ak hartu dio aurrea. Eta zertan datza, ba, kontzeptu horrek? Hasteko, esan beharra dago aurretiaz deskribatu dugun kontzeptuaren eboluzioa dela, hau da, teknika horren bertsio hobetua dela esan dezakegu.
Storydoing esatetik egitera pasatzea da, isladatutako ideia edota istorio hori bezeroi biziaraztea. Kasu honetan ez da markaren balioak eta nortasuna transmititzen dituen istori bat kontatzen, mundu errealean sortzen den istorioa egiten du enpresak. Bezeroak balio batzuekin identifikatuta sentitu beharrean, bizi egiten dituzte, zuzenean sentitu.
Bizipenak saltzean datza, beraz, Storydoing kontzeptua, zinezkoak diren esperientziak sortzea. Modu horretan errazagoa da bezeroaren arreta piztea, eta ez dira istorio huts batekin geratzen, istorioaren protagonista izaten dira. Mota honetako ekintzak egiten dituen marka azpimarragarriena Red Bull edari energetikoaren enpresa dugu. Hemen uzten dizuet adibide gisa Red Bullek duelalau urte egindako Storytelling ekintza bat:
Espero dut puri-purian dauden kontzeptu hauen azalpenak zerbait argitu izana! Aholku edota zerbitzuak behar izanez gero jo www.iraitzmadariaga.eus orrialdera! 😀