Ikusi zenuten Facebook -eko bideorik erreproduzituena izan dena? Chewbaccaren maskara erosi berriarekin bideo bat grabatu eta sarean zabaldu zuen emakumeari buruz ari naiz.
Candace Payne du izena neskak eta opari bat egin zion bere buruari Star Wars-eko pertsonaia famatuaren maskara erosiz. Eta zer egin zuen gero? Honatx bideoa.
140 milioi erreprodukzio izan ditu bideoak, sare sozial hau sortu zenetik ikusiena izan da eta hori ospatzeko Mark Zuckerberg, Facebooken jabea, kontaktuan jarri da Candace Payne-rekin emakumea eta Chewbacca Facebooken instalazioetara gonbidatzeko.
Hori bai dela egunerokotasunaren parte den gertaera bati probetxua ateratzea. Emakumeak maskara erosi zuen denda ere ez da atzean geratu, bideoa sarean zegoela aprobetxatu du ikusgarritasuna lortzeko, besteak beste, emakumeari eta honen seme-alabei Star Wars-en jostailu sorta bat oparituz.
Zer deritzozue? Imajinatuko zenukete mota honetako gertaera bat duela 10 bat urte? Noraino iritsi gaitezke sare sozialen bidez?