Segurtasuna sare sozial eta e-posta kontuetan

Zure sare sozialetan edota helbide elektronikoan norbait sartzen dela susmatzen duzu? Gaur egun ez litzateke arraroa izango, ordenagailu eta mugikor askotan ibiltzen gara gure kontuekin eta baliteke noizbait pasahitza gogoratzeko jakinarazpenari baiezkoa eman izana. Egungo teknologiekin, gainera, fisikoki urrun daudenak ere zure ordenagailuan sartu daitezke…

Baina lasai, ez izutu! Dena dago asmatuta eta 😉

Facebook, Twitter edota Gmail kontuetan zu ez zaren norbait ibili dela susmatzen baduzu, lehenik eta behin eman beharreko pausua sesioa ixtea eta pasahitza aldatzea litzateke. Ondoren, sare sozial eta e-posta kontuetan egin diren konexioak begiratu behar dituzu, nola? Orain azalduko dizuet pausuz pausu!

Twitter:

Twitterrek azken konexioen inguruko informazio zabala eskaintzen du: konexioa zein euskarritik egin den, nondik, ze IPtik, ze ordutan, data eta konekxioaren momentuan egin dena jakin daiteke besteak beste. Baina… Nola?

-Sartu zure Twitterreko kontuan ordenagailutik, beste dispositibo batetik logeatzen bazara sartu web bertsioan, sekula EZ APPan.

-Behin sartuta, klikatu eskuinean goian agertzen den zure profileko argazkitxoan, eta menuan egin klik ezarpenak > twitter datuak atalean. blog1

blog2

-Hor agertuko dira Twitterren eta kontu horrekin lotuta dauden sare sozialen konexio guztiak eta horren inguruko informazioa.

Facebook:

Sare sozial honen kasuan, konexioaren datuak eskaintzeaz urruti, ezezagunak direnen konexioak debekatzeko aukera ematen du, hau da, konexio ezezagun hori berriro ere zure kontuan ez sartzeko aukera ematen du.

-Behin zure FBko kontuan sartuta, klikatu eskuinean goiko aldean dagoen alderantzizko hirukitxoan, bertan ezarpenak > segurtasuna > non hasi duzu saioa > editatu.

-Hor aurkituko duzu konexioen inguruko informazio guztia eta horiek blokeatzeko modua.

blog3blog4

blog5

Gmail:

Gmailaren kasuan askoz ere errazagoa da konexioen informazioa, nahikoa da web bertsioan logeatu eta agertzen zaizuen lehen pantailan behek aldera jaistea. Ikusi irudian.

blog6

 

Espero dut baliagarria izan izana! Zalantzaren bat izanez gero idatzi iraitzmadariaga@gmail.com -era 😉

iraitzmadariaga -ri buruz

Iraitz Madariaga dut izena, 1989an jaiotako lekeitiarra nauzue. Kazetaria eta Social Media Managerra naiz, argazkilaria batzuetan, poeta bestetan, irratian aldizka... Eta orain hemen nabil, social mediaren inguruan euskaraz idazten eta horren inguruko zerbitzuak eskaintzen! Hemen dauzkazue nirekin kontaktuan jartzeko pare bat modu: -Tlf. znbk. 662281049 -E-maila: iraitzmadariaga@gmail.com
Post hau sare sozialak, Social media atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s