Askotan mugikorrera aplikazio bat jaitsi eta horren funtzio ezberdinak arakatu beharrean, daukan erabilera ematera baino ez gara mugatzen. Bada, Whatsappak mezuak eta deiak egiteko balio du, bai, baina ba al zenekien adibidez mezu bat ez-irakurria bezala jarri daitekeela? Edota kurtsibaz, negritaz eta tatxatuta idatzi daitezkeela mezuak?
Ba trikimailu horiek eta gehiago azalduko dizkizut sarrera honetan, besteak beste 😉
- Mezu bat ez-irakurria bezala jarri: Mezu bat irakurri ostean ez-irakurria bezala jarri daiteke, adibidez, geroxeago erantzuteko.
- Tik urdin bikoitza desgaitu: Gainontzekoek mezu bat irakurri duzun ala ez jakitea interesatzen ez bazaizu, tik urdin bikoitza desaktibatzeko aukera daukazu.
- Mezu bera jende askorik bidali: Kopiatu eta itsatsi egitea ere beste aukera bat da, baina denbora gehiago eramaten du, gaztelerazko “difusión” edo ingelerazko “broadcast” -whatsappa duzun hizkuntzaren arabera- atala erabili dezakezu talderik sortu behar izanik gabe pertsona multzo bati mezu bera bidaltzeko.
- Whatsapp ordenagailutik erabili: Duela gutxitik egin daitekeen zerbait da. Nahikoa da zure mugikorra ordenagailuarekin lotzea Whatsapp-a ordenagailu bidez erabiltzen hasteko. Hauek dira jarraitu beharreko pausuak:
- Sartu web.whatsapp.com orrialdean ordenagailuarekin
- Mugikorreko Whatsapp aplikazioan sakatu hiru puntuak agertzen diren eremuan eta sakatu “Whatsapp web” dakarren lekuan
- QR kode bat agertuko zaizu ordenagailuan, mugikorrarekin eskaneatu behar duzu.
- Ordenagailua mugikorrarekin lotuko da eta ordenagailuan agertuko zaizkizu hasita dituzun elkarrizketak
- Profileko argazkia nork ikusi dezakeen konfiguratzea: Zuk bakarrik, zure kontaktuek bakarrik edo zure zenbakia duten guztiek ikusteko ezarri dezakezu.
- Segurtasun kopia: Ba al zenekien zure mezu guztien babes kopia bat egin zenezakeela? Google Driven gorde ditzakezu guztiak, begiratu argazkietan zein erraza den!
- Elkarrizketak berreskuratzea: Google Drive-ren bidez egindako babes kopiari esker, mugikorrez aldatuz gero, nahi dituzun elkarrizketa guztiak berreskuratu ditzakezu.
- Talde batean zure mezua nork irakurri duen jakitea: Oso erraza da, nahi duzun mezua aukeratu, mezuaren informazioa atalera joan eta han ikusi ahal izango duzu.
- Zure azken konexioa zein izan den izkutatzea: Oso erraza hau ere. Zure kontuko pribazitate atalean sartu bertan desgaitu dezakezu.
- Negritan, kurtsiban eta zirriborratuta idatzi: Idazten duzuna negritaz agertzeko idatzi nahi duzuna * ikurra aurretik eta atzetik jarriz, demagun *kaixo Iraitz naiz* dela negritaz agertzea nahi duzuna. Kurtsibaz idazteko jarri esaldi do hitzaren aurretik eta atzetik godoi baxua ikura, _kaixo Iraitz naiz_ alegia. Eta azkenik, zirriborraturik idazteko ~ ikurra erabili, ~
kaixo Iraitz~. - Audio mezuak intimitatean entzun: Zenbat aldiz gertatu zaizu kalean egon eta norbaitek audio mezu bat bidali izana? Ba badago modu bat isilpean edota intimitatean entzuteko. Audioa modu horretan entzuteko play-ri eman, belarrira hurbildu eta smartphonak berez jakingo du belarria hurbildu duzula eta entzungailutik erreproduzituko du.
- Elkarrizketak e-mail bidez exportatu: Elkarrizketak gordetzeko beste modu bat da, edota norbaitekin elkarbanatzeko behar izanez gero. Ikusi argazkian zein erraza den.
- Kontu bi mugikor berean: Beharrezkoa da bi telefono linea altan emonda izatea. Lehen pausu hori betez gero, nahikoa litzateke Disa izeneko APP bat mugikorrean instalatu eta bertan añadir servicio>whatsapp aukera egitea. Momentu horretan Whatsapp APP-a jeitsiko da eta bigarren kontu horrekin pertsonalizatu ahal izango duzu.
- Aipamenak: Twitter edota Facebooken “@” bat aurretik jarri eta norbaiten izena jartzean, aipamen zuzen bat egiten ari gara. Orain Whatsapp-ek ere aukera hori ematen du, talde batean hitz egiten gaudenean norbaiti zuzenean erantzun eta aipatzeko aukera.
Gustatu zaizkizue Whatsapp aplikazioaren inguruko trikimailu hauek? Espero dut baietz, baliagarriak izatea! 🙂