Duela egun batzuetatik bolo-bolo dabilen izena da Eugenia Cooney-rena. Bera Estatu Batuetako influencer eta youtuberra da eta modaz, makilajeaz eta bideojokoez hitz egiten du bere YouTube-ko kanalean. Horra arte dena ondo, baina non dago arazoa?
Iturri ezberdinek jakinarazi dutenez Eugeniak 27 kilo ditu –anorexia urduria bezala ezagutzen den gaixotasuna dauka- eta YouTuben 862.000 jarraitzaile, gainera 12 eta 21 urte arteko neskak dira bere ikusle potentzialak, gaixotasun horrek eragin gehien izaten duen adina, hain justu. Sekulako iskanbila eragin du sare sozialetan auzi honek, Change.org orrialdean Eugenia Cooney-ren YouTubeko kanala ixteko firma batze bat egiteraino -6.000 sinadura lortu dituzte dagoeneko-.
Baina hori ez litzateke adierazpen askatasuna ukatzea? Zer egin beharko luke YouTubek kasu honetan?
Arazoa ez da ikusleengan izan dezakeen eragina bakarrik, berak ez omen du onartzen gaixorik dagoenik ezta bere bideoen bidez neska gazteengan eragina izan dezakeenik ere. Coorney-k gertaera honen arira egindako adierazpenen arabera -beheko bideoan duzue ikusgai-, bere asmoa ez omen da jendeak bere fisikoa edota itxura imitatzea, ez omen nahi du hori gertatzerik, eta osasun aldetik ondo dagoela ziurtatzen du mezuaren amaieran “horrealkoa naiz, ez da besterik” batekin amaituz.
Zuek zer deritzozue, YouTubek zerbait egin beharko lukeela? Change-org-k lortu dituen 6.000 sinadurekin zerbait egin daiteke? Bidezkoa al da argalegi egotearren neska honen kanala ixtea anorexia edo argaltasunaren apologiarik -zuzena behintzat- egiten ez duenean?
Change plataforman sinadura bilketa abiatu dutenen proposamena, neska ondo dagoenean berriro ere bere kanala irekitzea da, osasun arazo horretatik irtetzea besterik ez dute nahi, Eugeniari laguntzea.