Sare Sozialak: Datuak eta bitxikeriak

Azaroaren 15ean, atzo, sare sozialen hitzaldi bat eman nuen Bermeoko Kutur Etxean Bermeoko Berbalagun taldearen eskutik.

kartelaDuela hilabete batzuk nire kontura lan egiten saiatzen hasi naiz, eta beste zerbitzu batzuen artean, hitzaldiak eskaintzen ditut. Euskaltegi pare batean aritu izana naiz –Gabriel Aresti Euskaltegian eta Lasarte-Oriako Euskaltegian– hitzaldiak ematen eta Bermeon bizi naizenez gero, bertoko AEKrekin jarri nintzen kontaktuan eta Marimar ezagutu.

Esku zabalik hartu ninduen lehenengo egunetik eta bilera batean sare sozialen inguruko hitzaldi bat antolatzea erabaki genuen. Zerbait oinarrizkoa eta Berbalagun taldea hitz egitera animatuko zukeen formatu bizi batean.

Irizpideak adostu ostean, data bat jarri genuen eta duela hilabete batzuk izan harren, azkar batean iritsi zen, egia esan. Gustura aritu nintzen, gogotsu etorri ziren Berbalaguneko partaideak, Bermeoko Udaleko langileak eta nire “fanak” -familia eta klasekideak, jajaja-.

eskerri

Hitzaldiaren ostean eztabaidarako tartea izan genuen eta oso interesgarria izan zen bertaratu ginenon artean zeuden ikuspuntu desberdinak entzutea. “Etorkin digital· bezala definitzen zuten batzuek beraien burua, “natibo digital” deituaz gazteenoi. Eta hala da, denok egin behar diogu aurre egoera berri honi baina batzuk txikitatik ezagutzen dugu eta beste batzuk nagusitan ikasi behar dute.

Baina tira, ondorio bezala, argi geratu zen erabilera ona emanez gero alor denetarako direla erabilgarri sare sozialak. Baina badakizue, norbere eskuetan dago ematen zaien erabilera eta oso garrantzitsua da sare sozialetan ere heztea, haurrei txikitatik ongi erabiltzen irakastea, lan munduan horiei dagokienez pauta edota arau batzuk zehaztea. Kultura digitala denon artean -adituak eta hasi berriak- eraiki beharreko espazio bat da, beraz, has gaitezen horretan sinetsi eta pilak jartzen, ikastaro, hitzaldi edota eztabaida bidez.

Ni prest nago, eta zu?

Hemen uzten dizuet aurkezpena zuek ere ikusi dezazuen 😉

iraitzmadariaga -ri buruz

Iraitz Madariaga dut izena, 1989an jaiotako lekeitiarra nauzue. Kazetaria eta Social Media Managerra naiz, argazkilaria batzuetan, poeta bestetan, irratian aldizka... Eta orain hemen nabil, social mediaren inguruan euskaraz idazten eta horren inguruko zerbitzuak eskaintzen! Hemen dauzkazue nirekin kontaktuan jartzeko pare bat modu: -Tlf. znbk. 662281049 -E-maila: iraitzmadariaga@gmail.com
Post hau Hitzaldiak, Marketin, sare sozialak atalean eta , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s