2017ko joerak

Urte berri on lagunok! 2017an sartu garela eta, urte berri honetan sare sozialen joerak zeintzuk izango diren aurreikusi dute hainbat adituk, beraz, horien laburpen bat egitera natorkizue. Aztertu dezagun 2017ak zer dakarren berarekin komunikazio digitalari dagokionez!

diseno-sin-titulo-7

Sare sozialak elkarrekin komunikatzeko eta edukiak elkarbanatzeko lehen aukera bilakatu dira azken hamarkadan, nahiago dugu Whatsapp edota Facebook bidez mezu -zorion mezua, albiste edota jakinarazpen bat- bat bidali dei bat egin baino, gure komunikatzeko ohiturak aldatu egin dira. Aurten, hasi berri dugun 2017 honetan, 2016 bukaeran agertzen hasi ziren joerak indartuko dira.

Bat-batekotasuna, momentu erreala eta iraungipena

Mezua norbanako batek edota marka batek bidali arren, bat-batekoa izatea gustatzen zaigu eta ez aurretiaz prestatutako mezu landuak. Gainera, momentu errealean jasotzea gustatzen zaigu gertatzen den guztia, horregatik daude hain modan Facebook Live eta Instagram Stories bezalako tresnak.

Beraz, bat-batekoak, momentu errealean argitaratutakoak eta ordu batzuetara iraungitzen diren edukiak izango dira tendentzia aurten.

selfie-413162

Automatizazio gizatiarra

Ohituta gaude sare sozialen bitartez marka bati mezu bat idatzi eta jarraian erantzun automatikoa jasotzera, baina horrek markarekiko errefusa sortzen du, gauza bat baita edukia automatizatzea eta beste bat bezeroen mezuen erantzuna automatikoki bidaltzea.

Hori dela eta, 2017an joera hori galdu egingo da eta erantzun mezu horiek adimen artifiziala erabiliaz saiatuko omen dira ematen, hau da, aurrez prestaturiko eta bezero bakoitzari pertsonalizatutako mezu automatikoak.

teens-629046_1280

Mugikorraren erabilera

2016an mugikorra ordenagailuaren gainetik jarri zen lehenengo aldiz sarean nabigatzerako orduan, aurten tendentzia hori mantendu egingo da, mugikorra izango da nabigatzeko erabiliko dugun lehen gailua. Beraz, responsive hitzak berebiziko garrantzia hartuko du aurten!

mobile-phone-1419275_1280

Iragarki gehiago sare sozialetan

Eguneko zati handi bat pasatzen dugu sare sozialetan, beraz, gu non publizitatea han! Beraz, ezinbestekoa izango da enpresek offline-ko iragarkiak alde batera utzi eta onlinekoetan inbertitzea.

signs-1638668_1280

Influencer-ak

Influencer-ek edozein motatako edukia biralizatzea lortzen dute. 2016an indar handia hartu zuten eta 2017an ere garrantzia handiko papera izango dute produktu edota marka ezberdinak erosle posibleei ezagutzera eman eta markei saltzen laguntzeko.

Agur web orriei

Gero eta garrantzia gutxiago izango dute web orriek, sare sozialetatik aterako gaituzten estekak klikatzeari muzin egiten baitiogu, beraz, arruntagoa izango da beharrezkoa den eduki edota informazio guztia sare sozialetan aurkitzea.

macbook-606763_1280

Hauek dira adituek aurreikusten dituzten tendentzia edota joerak. Espero dut baliagarria izatea!

iraitzmadariaga -ri buruz

Iraitz Madariaga dut izena, 1989an jaiotako lekeitiarra nauzue. Kazetaria eta Social Media Managerra naiz, argazkilaria batzuetan, poeta bestetan, irratian aldizka... Eta orain hemen nabil, social mediaren inguruan euskaraz idazten eta horren inguruko zerbitzuak eskaintzen! Hemen dauzkazue nirekin kontaktuan jartzeko pare bat modu: -Tlf. znbk. 662281049 -E-maila: iraitzmadariaga@gmail.com
Post hau Berriak, sare sozialak, Social media atalean eta , , , , , , , , , , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s