Nortasuna Sarean: Sarea Saltoki!

Aurreko astean, urtarrilaren 26an hain justu, TaPuntu komunikazio agentziak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean antolatutako Nortasuna Sarean Jardunaldien 2. edizioan hartu nuen parte hizlari gisa.

Hemen uzten dizuet jardunaldia orduko egindako promozio bideoa:

Aurtengo gaia Sarea Saltoki izan da, eta bertan aritu ginen Biantik Kooperatibako Jon Turrillas, Eguzkilore Joyaseko Leire Egiarte, Loratuko Arrate Imaz eta ni. Jon Turrillas eta biok, saltoki bat sareratzeko gakoez aritu ginen. Nik eman beharreko pausuez eta aurretiaz egin beharreko lanaz aritu nintzen, batez ere ecommerce eta sare sozialei begira. Jon Turrillas, aldiz, eman beharreko pausu horien alde legalaz aritu zen, abokatua baita bera.

Arrate Imaz eta Leire Egiartek, ordea, beraein esperientzia pertsonala kontatu zuten, Jonek eta biok azaldutako teoriatik praktikara salto eginez. Gaur egun arte beraien saltokia sareratzeko emandako pausuez aritu ziren, hori egiterako orduan izandako arazo eta oztopoez, ikus-entzuleei -sarean saltoki bat izan nahi zuen publikoak- beraien prozesuan gidatzeko aholkuak, hain zuzen.

Bi ordutan zehar aritu ginen hizketan eta publikoaren zalantzak argitzen eta egia esan, uste dut beharrezkoa dela mota honetako jardunaldiak antolatzea egungo gizarte gero eta digitalizatu honetan denok bat egiteko, euskal komunitate digital bateratu bat hain zuzen ere.

Aste honetan zehar zabaldu du TaPuntuk jardnaldiko laburpen bideoa, hemen uzten dizuet hori ere:

iraitzmadariaga -ri buruz

Iraitz Madariaga dut izena, 1989an jaiotako lekeitiarra nauzue. Kazetaria eta Social Media Managerra naiz, argazkilaria batzuetan, poeta bestetan, irratian aldizka... Eta orain hemen nabil, social mediaren inguruan euskaraz idazten eta horren inguruko zerbitzuak eskaintzen! Hemen dauzkazue nirekin kontaktuan jartzeko pare bat modu: -Tlf. znbk. 662281049 -E-maila: iraitzmadariaga@gmail.com
Post hau Hitzaldiak, Marketin, sare sozialak, Social media atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s