Sare sozialak, teknologia berriak eta anglizismoen erabilera

Atzo, martxoaren 22an, Gaztezulok antolatzen duen Ika Mizka saioan -aurtengoa 5. edizioa izan da- parte hartzeko plazer bat izan nuen. Bertan, Donostiako Deusto Unibertsitateko Lehen Hezkuntza eta Kirol Zientzietako ikasleekin eztabaidatu genuen sare sozial, teknologia berri eta anglizismoak hizpide.

ika mizka gaztezulo

Mahai ezberdinetan, ikasle eta eztabaida gaietan erreferenteak garenok batu ginen aipatutako gaiaren inguruan gure iritzi, bizipen eta hausnarketak elkarbanatuz. Modu aski naturalean, eta aurretiaz elkar ezagutuko bagenu bezala, hizketaldiari ekin genion tortilla pintxoez lagunduta, eroso, oso eroso.

Euskarak sare sozial eta teknologia berrietan duen lekuaz aritu ginen batez ere, horiek euskaraz erabiltzeko ditugun erraztasun eta oztopoez. Egia esan, gaur egun sare sozial gehienak euskaraz erabiltzeko aukera badaukagu ere, batzuk –Facebook adibidez-, ez daude guztiz itzulita, beraz, euskaraz jarriz gero hiru hizkuntza ezberdinetan izango duzu plataformaren interfazea. Arazo horrek badu konponbidea ordea, gure eskuetan dago gainera.

“Ba al dakizue Facebook euskaratu dezakezuela boluntarioki?” galdetu nien ikasleei. Aho zabalik geratu ziren, erantzuna begiradetan zeukaten. Nola egin azaldu nien eta denok apurtxo bat egingo bagenu euskara zertxobait gehiago hauspotuko genukeela azpimarratu. Denon artean sare sozialak euskaraz erabiltzea posible izango litzatekeela ondorioztatu genuen.

IKA MIZKA GAZTEZULO HEZKUNTZA IRAITZ MADARIAGA

Bilaketak egiterakoan zein hizkuntzatan egiten ditugun aipatzean, denok geunden ados gutxi gora-behera. Gaiaren arabera hizkuntza batean edo bestean egiten dugu bilaketa, hau da, behar dugun informazio hori euskaraz egongo ez dela uste badugu edo gazteleraz/ingeleraz osotuago egongo dela uste badugu, hizkuntza horietan egiten dugu bilaketa. Baina, zergatik ez egin lehen bilaketa euskaraz nahiz eta denbora gehiago behar izan gure emaitza lortzeko? Galdera hori airean geratu zitzaigun…

Anglisizmoei eutsi genien ondoren, zergatik erabiltzen ditugu? Zergatik dauzkagu hain barneratuta? Erabili egin behar dira ala hizkuntza bakoitzak bere hitza beharko luke erabili? Kontraesan asko izan genituen gai honen kontura, askotan postureo bezala erabiltzen ditugula uste genuen arren, ez liratekeela euskaratu beharko uste baikenuen. Hau da: hitz batzuk bai, baina beste batzuk ez, oso barneratuta ditugunak edota hitz teknikoak direnak –Liher taldeko Etxarrik bozgorailu eta musika tresna ezberdinetarako gailuak jarri zituen adibidetzat– bere horretan uztearekin ados zetozen asko, eta batzuk itzulpena izan beharko luketela uste genuen.

Mota honetako hausnarketak egiteko balio izan zigun atzokoak, baita euskararen inguruan eguneroko alorretan kontzientzia hartzeko ere. Eta zuk, zer uste duzu honetaz? Zuk zer ondorioztatzen duzu? Idatzi iruzkinak beheko aldean nahi izanez gero eta eztabaidarekin jarraituko dugu!

iraitzmadariaga -ri buruz

Iraitz Madariaga dut izena, 1989an jaiotako lekeitiarra nauzue. Kazetaria eta Social Media Managerra naiz, argazkilaria batzuetan, poeta bestetan, irratian aldizka... Eta orain hemen nabil, social mediaren inguruan euskaraz idazten eta horren inguruko zerbitzuak eskaintzen! Hemen dauzkazue nirekin kontaktuan jartzeko pare bat modu: -Tlf. znbk. 662281049 -E-maila: iraitzmadariaga@gmail.com
Post hau Hitzaldiak, sare sozialak, Social media atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s