SEO posizionamendua hobetzeko 10 gako

Bada oraindik marka edota onlineko edukien posizionamendua berez egiten den zerbait dela uste duenik, baina norberak egin beharreko lana da, ondo egin beharreko lana.  SEO-a baliodun edukia sortzea da, beharrizan edota arazo bat konponduko dizun web bat jomuga duena. Erabiltzaile batek egiten duen bilaketaren emaitza. 

brunch.png

“Bilaketa-tresna optimizatzailea” litzateke SEO siglen esanahia euskaraz, Seo Search Optimization baita ingelesez eta behar beharrezkoa da honen inguruko oinarrizko ezagutza bat izatea posizionamendu egoki bat lortu nahi badugu. Baina, nola lortu? Hemen azalduko dizkizuet gako batzuk:

  • Ezagutu zure erabiltzaileak

Zein da zure target-a? Norengana zuzentzen zara? Galdera hauei erantzun bat bilatzea da posizionamendu egoki bat izateko eman beharreko lehen pausoa, oso garrantzitsua baita sortzen dugun edukia kontsumitzaileen gustukoa izatea. Beraz, lehenik eta behin ikertu erabiltzaileak nortzuk diren. Horretarako tresna baliagarriak lirateke ondoko hauek: Google Keyword Tool eta Google Trends .

  • Edukia planifikatu

Behin target-a ezagututa, horientzako egokiak diren eduki posibleekin frogak egitea tokatzen da. Horretarako, egutegi editorial bat egitea komeni da, egun bakoitzean zer eta non argitaratuko den argitzen duen programa bat alegia. Helburuak zehazten laguntzen du. 

  • Blog-a eguneratu

ZER? EZ DUZULA BLOG-IK? Ba beno, has zaitez bat sortzen, mesedez! Blog-ek loturak egiten laguntzen dute, jendeak elkarbanatuz gero eta gainera blog sarreretan beste batzuen estekak sartuz gero, marka indartzea eta gehiago posizionatzea lortzen da. Hori bai, blog bat sortuz gero, elikatu! 

  • Sare sozialetan sakondu

Egin frogak sare sozial ezberdinekin, ez geratu Twitter edota Facebook-en zurrunbiloan bueltaka, beste milaka daude, eta baliteke zure kasuan erabilgarriagoak izatea. Slideshare, LinkedIn eta Instagram sareak, adibidez, era erraz batean posizionatzen laguntzen dute. Egin igeri sarean! 

  • Ekimenetan parte hartu

Parte hartu beste blog batzuetan, sortu ekimen ezberdinak: menperatzen duzun gai baten inguruko Facebook talde bat, jende ezberdinak idatzi dezakeen blog bat, jardunaldietan eta abarretan parte hartu… Josi zure sarea!

  • Sortu bideoak

Mota ezberdinetako bideoak sortu: tutorialak, esperientziak jasotzen dituztenak, elkarrizketak, Instagram-eko bideo labur edota GIF-ak… Igo YouTube edota beste sare sozial batzuetara (Facebook, Instagram…) eta landu posizionamendua. Erabiltzaileei asko gustatzen zaion eduki mota da.

  • Erabiltzaileekiko interakzioa

Luzatu galderak zure sareetan, egin inkestak, laguntza eskatu edota eskaini. Egin aipamenak, bidali mezuak, baina beti ere intrusiboegia izan gabe. Modu horretan, jendearen parte hartzea lortuko duzu.

  • Irudiak sortu

Berebiziko garrantzia du norbere irudiak sortzeak, egun gainera ez dago diseinatzaile baten beharrik Canva bezalako tresnei esker. Diseinatzailea bazara edota taldean bat baduzu askoz hobe, baina aipatutako tresna horrekin gauza ederrak egin daitezke modu erraz batean. 

  • Transmedia

Sortzen duzun eduki ezberdina leku ezberdinetan elkarbanatu, hau da: YouTube-ra bideo bat igotzean Twitter bidez elkarbanatu, zure blog-ean txertatu, Instagram Stories-en argitaratu… Zabaldu ezazu zure edukia eta esteka horri bisitak egitea erraztu. 

  • Kalitatea eta kantitatea

Balantzan jarri beharreko kontzeptuak dira: hobe da kalitatezko eduki gutxi sortzea, kalitaterik gabeko eduki asko barik. Beraz, ondo pentsatu zerbait argitaratu aurretik, posizionatuta egotekotan kalitatezko mamiagatik izan dadila. 

 

Advertisements

iraitzmadariaga -ri buruz

Iraitz Madariaga dut izena, 1989an jaiotako lekeitiar saltsera bat nauzue. Kazetaria eta Social Media naiz, argazkilaria batzuetan, poeta bestetan, irratian aldizka...Eta orain hemen nabil, social mediaren inguruan euskaraz idazten eta horren inguruko zerbitzuak eskaintzen! Hemen dauzkazue nirekin kontaktuan jartzeko pare bat modu: -Tlf. znbk. 662281049 -E-maila: iraitz89@yahoo.es
Post hau Marketin, sare sozialak, Social media atalean eta , , , , , , , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s