Atera zuku guztia Whatsapp Business-i

Whatsapp-ek Whatsapp Business-en berri 2017ko irailean eman bazuen ere, hilabete eskas igaro da Espainia mailan Google Play-n agertu zenetik. Beste herrialde batzuetan hilabete dexente daramatza, baina hainbat izan dira egin dizkioten hobekuntzak aplikazioa globalizatu orduko.

whatsapp_for_business_play_1516351217601

Enpresa edota lan kudeaketara zuzendutako aplikazio bat da, hala iragarri zuen Whatsapp-ek bere blog ofizialean, lan munduan erabiltzeko tresna berri bat dela. Mugikor berean Whatsapp-eko bi kontu izateko trikimailuak egon badaude, baina Whatsapp Business-ek prozesu hori guztia aurrezten digu -beti ere bakoitza zenbaki batekin erabilita, ezin dira APP biak zenbaki berdinarekin erabili-, eta gure bezeroekin harremanetan jartzeko modu eta profil profesionalago bat eskaini.

Hauek dira Whatsapp “arruntarekin” alderatuta dakartzan abantailak -guztiak ere herramientas edota settings ataletik kudeatu daitezke-:

Ongi etorri mezua

Bezeroak lehenengoz edota 14 egun igaro ostean idatzi eta enpresako kontua online egon ezean, guk aurretiaz idatzitako mezu bat bidali diezaiokegu ongi etorria emanaz. 200 karaktere izan ditzake asko jota eta emojiak erabiltzeko aukera dago.

Absentzia mezua

Mezu bat jaso eta online ez gaudenerako mezu automatizatuak programatu daitezke, hauek ere 200 karakterekoak gehienez eta emojiekin nahi izanez gero.

Berehalako erantzunak

Aurretiaz prestatutako esaldiak dira, guk hitz bat idazterakoan automatikoki esaldi osoa agertu dadin. Hau da, bezeroari eskerrak eman nahi badizkiogu “esker” idatzi eta “eskerrik asko guztiagatik” esaldia agertu dadila berehala, esate baterako.

Estatistikak

Oraingoz oso oinarrizkoak badira ere, estatistikak ikusteko aukera daukagu. Bidalitako mezuak, hartzaileak jasotakoak, guk jasotakoak eta irakurritakoak zenbat izan diren bakarrik erakusten du.

Espero dugu etorkizun batean FBk eskaintzen dituen estatistika osotuak eman ahal izatea, baina printzipioz itxarotea tokatzen zaigu 😉

iraitzmadariaga -ri buruz

Iraitz Madariaga dut izena, 1989an jaiotako lekeitiarra nauzue. Kazetaria eta Social Media Managerra naiz, argazkilaria batzuetan, poeta bestetan, irratian aldizka... Eta orain hemen nabil, social mediaren inguruan euskaraz idazten eta horren inguruko zerbitzuak eskaintzen! Hemen dauzkazue nirekin kontaktuan jartzeko pare bat modu: -Tlf. znbk. 662281049 -E-maila: iraitzmadariaga@gmail.com
Post hau Aplikazioak, sare sozialak atalean eta , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s