Sare sozialetako profiletako bat desktibatu eta argazki guztiak gorde nahi edota besterik gabe profil horretan dituzun argazkiak deskargatu nahi dituzu? Ba ahaztu banan banan egitearen ideia eta adi hurrengo lerro hauetara!
Hainbat izan dira sare sozial batetik argazki guztiak jaisteko aurkitu ditudan aplikazio, web orri edota hedadurak (extensión), baina nik errazena eta eraginkorrena iruditu zaidana azalduko dizuet eta bukaeran beste batzuk aipatu, kasuan kasu erabiltzeko. Pausuz pausu azalduko dizuet:
- Google Chrome nabigatzailean hedapen edo gaztelerazko extensión bat gehitu nuen ezertan hasi baino lehen, DownAlbum izenekoa. Nahikoa da “añadir a Chrome” -n klikatzearekin.
2. Behin gehituta, goiko barran agertuko da hedapenaren irudia, atzekalde laranja duen iruditxo bat.
3. Twitter, Instagram eta Facebook–eko argazkiak jaisteko balio du, baina nik Facebook-ekin egin dudan froga azalduko dut. Sartu FB kontuan eta joan deskargatu nahi duzun albumera edota argazki guztiak agertzen diren atalera eta zanpatu goian aipatu dudan ikono hori. Menu bat agertuko da eskuin aldean, argazki asko izatearen kasuan, klikatu “large album optimize” aukeran eta gero “normal” botoi urdinean eta goiko aldean agertuko den karratutxoa onartu ostean argazkiak jaisten hasiko da, hurrengo argazkietan agertzen den bezala.
4. Guztiak jaistea bukatzen duenean, zuzenean irekiko du argazki guztiak agertuko diren orrialdea, horrela ez bada, klikatu karratu horretan ageri den “output” gainean eta orrialdera eramango zaituzte. Ez dira argazkiak ikusiko, baina lasai, “control – s” sakatuta karpeta nahi duzun tokian gordetzeko aukera emango dizu. Eta traaankil hartu, argazki kopuruaren arabehera denboratxo bat emango du karpeta sortzen eta.
Instagram eta Twitter-ekin pausu berdinak jarraitu beharko lirateke, eta nabigatzaile ezberdina erabiliz gero, kasuan kasuko hedapena bilatu. Firefox-en kasuan Facepaste litzateke egokiena.
Argazkiak jaisteko beste modu batzuen inguruan jakiteko, hurrengo artikulua gomendatzen dizuet: Cómo descargar todas tus fotos de Facebook, Instagram o Twitter.