Duela hiru hilabete Bilbon ospatuko zen lehen WordCamp-ean hizlari bezala parte hartzeko proposamena jaso nuen, WordCamp Bilbao kongresuan parte hartzekoa, alegia. Euskaraz hitz egingo zuen norbait behar zuten WordPress-eko gairen bat jorratzeko, eta nola ez, saltsa horretara ere batu nintzen.
Beraz, gai baten inguruan pentsatzen jarri eta nire pasio biak uztartuko zituen gaia jorratzea erabaki nuen: sare sozialak eta WordPress. Hemen uzten dizuet, beraz, han jorratu nuen gaia eta duela gutxi eskuratu dudan hitzaldiaren bideoa, baita ere. Bi formatu dituzue aukeran, beraz, PPT edota aurkezpena irakurgai edota bideoa ikusgai 😉