Chat GPT zertan datzan entzun nuen lehenengo aldian izutu egin nintzen, nire lanaren zati handi bat edozein motatako edukiak sortzea baita, testuak batez ere.
Etsai handitzat ikusi nuen tresna hau hasieran, baina elkar ezagutzen ari gara eta egian esan, erabiltzen jakinez gero adiskide leiala izan daitekeela konturatu naiz.
Goazen beraz, Chat GPT-k zertan lagundu gaitzakeen ikustera!
Spoiler! Oraindik ez da oso ondo moldatzen euskaraz!
Emaila kudeatzerako orduan, asko gara honi oinarrizko erabilera ematen diogunak: mezuak irakurri eta bidali, ez dugu beste ezertarako erabiltzen. Baina Gmail kontuek, esate baterako, uste genuena baino erabilera gehiago dauzkate, ez da mezu kudeatzaile soil bat, lana hobeto antolatzeko ere balio du.
Gero eta gehiago dira edukien marketinari dagokion garrantzia ematen dieten enpresak, onlineko marketinean ezinbesteko ekintza ari da bilakatzen, zalantzarik gabe. Kontsumitzaileekin bat egiteko era zuzen eta eraginkorra da, marka spam bezala ikusi beharrean, honen irudi positibo bat eraikitzen baitute mezua jasotzen dutenek. Hala ere, badago edukien estrategiaren helburua ahalik eta mezu gehien sortu eta igortzea dela uste duenik, baina gakoa hartzaileak irakurri nahi duen hori argitaratzean datza.
Sare sozialetako profiletako bat desktibatu eta argazki guztiak gorde nahi edota besterik gabe profil horretan dituzun argazkiak deskargatu nahi dituzu? Ba ahaztu banan banan egitearen ideia eta adi hurrengo lerro hauetara!
Whatsapp-ek Whatsapp Business-en berri 2017ko irailean eman bazuen ere, hilabete eskas igaro da Espainia mailan Google Play-n agertu zenetik. Beste herrialde batzuetan hilabete dexente daramatza, baina hainbat izan dira egin dizkioten hobekuntzak aplikazioa globalizatu orduko.
Bada oraindik marka edota onlineko edukien posizionamendua berez egiten den zerbait dela uste duenik, baina norberak egin beharreko lana da, ondo egin beharreko lana. SEO-a baliodun edukia sortzea da, beharrizan edota arazo bat konponduko dizun web bat jomuga duena. Erabiltzaile batek egiten duen bilaketaren emaitza.
Atzo, martxoaren 22an, Gaztezulok antolatzen duen Ika Mizka saioan -aurtengoa 5. edizioa izan da- parte hartzeko plazer bat izan nuen. Bertan, Donostiako Deusto Unibertsitateko Lehen Hezkuntza eta Kirol Zientzietako ikasleekin eztabaidatu genuen sare sozial, teknologia berri eta anglizismoak hizpide.
Urte berri on lagunok! 2017an sartu garela eta, urte berri honetan sare sozialen joerak zeintzuk izango diren aurreikusi dute hainbat adituk, beraz, horien laburpen bat egitera natorkizue. Aztertu dezagun 2017ak zer dakarren berarekin komunikazio digitalari dagokionez!
Duela egun batzuetatik bolo-bolo dabilen izena da Eugenia Cooney-rena. Bera Estatu Batuetako influencer eta youtuberra da eta modaz, makilajeaz eta bideojokoez hitz egiten du bere YouTube-ko kanalean. Horra arte dena ondo, baina non dago arazoa?
Askotan mugikorrera aplikazio bat jaitsi eta horren funtzio ezberdinak arakatu beharrean, daukan erabilera ematera baino ez gara mugatzen. Bada, Whatsappak mezuak eta deiak egiteko balio du, bai, baina ba al zenekien adibidez mezu bat ez-irakurria bezala jarri daitekeela? Edota kurtsibaz, negritaz eta tatxatuta idatzi daitezkeela mezuak?
Ba trikimailu horiek eta gehiago azalduko dizkizut sarrera honetan, besteak beste 😉
Zure sare sozialetan edota helbide elektronikoan norbait sartzen dela susmatzen duzu? Gaur egun ez litzateke arraroa izango, ordenagailu eta mugikor askotan ibiltzen gara gure kontuekin eta baliteke noizbait pasahitza gogoratzeko jakinarazpenari baiezkoa eman izana. Egungo teknologiekin, gainera, fisikoki urrun daudenak ere zure ordenagailuan sartu daitezke…
Sare sozialen DOAKO diagnosi bat lortu nahi duzu? Ba hartu parte ondoko zozketan! 🎉🎉🎉🎉
Bete ondoko aplikazioak eskatzen dizkizun datuak eta zure enpresaren sare sozialen doako diagnosi baten zozketan sartuko zara! 😀#Zozketa#Diagnosia#Doan
Duela hiru hilabete Bilbon ospatuko zen lehen WordCamp-ean hizlari bezala parte hartzeko proposamena jaso nuen, WordCamp Bilbao kongresuan parte hartzekoa, alegia. Euskaraz hitz egingo zuen norbait behar zuten WordPress-eko gairen bat jorratzeko, eta nola ez, saltsa horretara ere batu nintzen.
Ikusi zenuten Facebook -eko bideorik erreproduzituena izan dena? Chewbaccaren maskara erosi berriarekin bideo bat grabatu eta sarean zabaldu zuen emakumeari buruz ari naiz.
Candace Payne du izena neskak eta opari bat egin zion bere buruari Star Wars-eko pertsonaia famatuaren maskara erosiz. Eta zer egin zuen gero? Honatx bideoa.
Oso ohikoa da marketinaren inguruan ingelerazko kontzeptuak erabiltzea, hala ere, betiko estrategia eta kontzeptuak izaten dira baina beste era batera izendatuta, hitz dotoreak erabilita. Horien adibide dira sarrera honetan aipatuko ditudan kontzeptu biak: Storytelling eta Storydoing.
Batzuek jakingo duzue YouTubetik bideoak nola jeisten diren, baina beste batzuk aho zabalik geratuko zinatekete zein erraza den ikustean. Hala ere, gutxi batzuk baino ez dakiten trikimailu gehiago dauzka sare sozial honek. Nik horietako batzuk aurkitu ditut sarean arakatzen. Hemen dituzue nire aburuz erabilgarrienak direnak 😉
Ondoko lerroetan, Twitterreko zuen kontuari erabilera on bat emateaz urruti, ikusgarritasun gehiago lortzeko 10 aholku emango dizkizuet, nire bi kontuetan –@IraitzMadariaga eta @EuskalSM– hainbat froga egin ostean ezinbestekoak direla uste dudan pausuak.
Inori ere ez zaio gustatzen testamentuan jarriko lukeenaz pentsatzea, heriotzak gai tabua izaten darrai, baina arinago edo beranduago aurre egin behar zaion afera bat da, ez al da hala?
Twitterren iragarri nuen bezala, urrian social media ikastaro bat emango dut Udako Euskal Unibertsitatean. “Sare sozialetan murgiltzen: nondik hasi?” du izena eta urriko larunbat bitan izango da, 24an eta 31an, UEUren egoitza akademikoan, Eibarko Markeskoan.
Gaur egun, oso ohikoa da mundu -edo unibertso esan beharko?- digitaleko kontzeptu gehienak ingelesez aurkitzea: Fan Page, Hosting, Post, Target, Brandig, Inbound Marketing… Landing Page ere horrenbeste aldiz entzun eta zer den azaltzen ez dakigun ingelesezko kontzeptu horietako bat da, hori dela eta, sarrera honetan kontzeptu hau definitu eta eta horri eman beharreko erabilera azaltzen saiatuko naiz, euskaraz, betiko legez.
Baliteke sekula hitz hori entzun ez izana, edota entzun izan arren zer den ez jakitea, baita zer den ulertu baina azaltzen ez jakitea ere. Digitalizazioaren etorrerari emandako erantzun bat da, hauen agerpenak eragindako premia bat asetzera etorria. Baina nola definitu?
Askotan entzuten diren kontzeptu bi dira, baina ba al dakigu zer diren? Zaintzen al ditugu? Horren garrantzitsuak al dira? Eta badira, zer egin horiek egokiak izateko? Hori izan da orain gutxi lanera bidean lagun batekin izan nuen elkarrizketa.
Lagun honek ez du sare sozialik, ez, bakar bat ere ez. Errespetua ematen dio edozein sare sozialetan kontua zabaltzeak. Ez da horren arraroa, zure inguruan galdetuz gero batek baino gehiagok esango dizu berdina, eta gehienek izango dute arrazoi bera.
Asko da sare sozialek kentzen duten denbora, ordu asko eramaten du hauek elikatzeak, eta presentzia jarraikor bat izan ezean jendea zutaz ahazteko arriskua dago. Gainera, momentuko inpaktuez baliatzen gara gauza bat edo beste hautatzeko, imajinatu, beraz, egun bitan ez duzula gizarte sareetan mezu bat bera ere argitaratzen, ez da hutsunea nabariko, hutsune hori beste mezuren batengatik ordezkatua izango da, besterik gabe.
Beraz, zer egin pantailaren atzean egotea ezinezkoa denean? Ba erraza, aurreko egunetan mezuak programatu eta lasai hartu. Hori bai, beti ere neurriz, egunero zenbait programatu arren, ez ahaztu zure profiletaz, oso garrantzitsua baita atzean norbait dagoela nabaritzea.